Trogonidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Trogoniformes |
Familia | Trogonidae Lesson, 1828
|
Azpibanaketa | |
Banaketa mapa | |
Trogonido Trogoniformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez eta txoriez esaten da. Ordenako familia bakarra da. 22-42 cm luze izan daitezke. Oso kolore ikusgarriko lumak dituzte, ukitu leunekoak eta finak. Isats luzea dute mota gehienek, arrak batez ere. Hanketako atzaparrak bi aurrera eta bi atzera bihurtuak dituzte, eta aurrenekoa eta bigarrena atzera bihurtuak. Erdialdeko Amerikan eta Hego Ameriketan, Afrikan, Saharaz hegoalderako lurraldeetan eta hegoaldeko Asian bizi dira. 40 bat hegazti mota biltzen dira familia honetan; horietan ezagunena ketzala da.[1]