Tronpa (musika tresna)

Tronpa (musika tresna)
valve horns (en) Itzuli eta horn Instrument (en) Itzuli
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena423.232
Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tronpa».

Tronpa edo frantziar kornoa izaera oso moldagarri bat duen eta pistoi gutxirekin (metalezko haize instrumentu guztiek duten ezaugarria) tesitura oso zabal bat hartzen duen metalezko haize instrumentu bat da. Tronparen soinua oso aberats eta adierazgarria da. Gainera, musika tresna honek soinu leun eta gozoak zein latz eta gogorrak sor ditzake. Tronpari soinu efektu bereziak lortzea ahalbidetzen dioten zenbait baliabide tekniko daude, sordina, itzaltzailea eta cuivré delakoa esaterako.

Bere aurrekaria animali adar bat edo krustazeo baten karakola bat da.

Tronpa hodi estu eta luze batez osatua dago. Metalezko kono formako hodi hau biribilkatu eta kanpai formako pabilioi ireki batean amaitzen da, eta tudel deritzonean hasten da (musika tresnaren gorputzaren hasiera), non ahokoa jartzen den.

Soinua ahokoaren barnean ezpainen bibrazioagatik sortzen da, airearen presioaren eraginaren bidez: hau garbitzen doa pabilioira iritsi arte, nondik kanpoaldera igortzen den.

Gaur egun, tronpa Fan eta Si ♭ goikoan erabiltzen da. Tronpa bikoitza ere hedatua dago, zilindro berezi bat aplikatuz Fan edo Si bemol goikoan afina daitekeena musikariaren beharren arabera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne