Tronpeta haize-instrumentua da, metalen taldekoa eta oso hedatua. Tresna horren jotzaileak tronpeta-jotzaileak edo tronpetariak dira. Metalezko haize-instrumentua da. Gaur egun, metal-aleazioz egiten dira, metalezko haize-instrumentu balbuladuna; ahoko piezaz eta, muturrean, pabiloia duen tutu koniko kiribilduz osatuta dago[1] Beste materialak erabiliz oso historia luzea izan du: antzinako zibilizazioek ezagutzen zuten.
Soinua interpretearen ezpainen bibrazioari esker sortzen da ahokoa izeneko zatian, airearen zutabetik abiatuta (airearen fluxua). Normalean, berez afinatuta egoten da ♭ (si) notan (bemola), hau da, pentagraman idatzitako afinazioaren azpiko tonua, nahiz eta fa, do, la eta mi -bemol- notetan afinatutako tronpetak ere badiren[2].