Trullo (pluralez, Trulli) Apulian Itria baillarako etxola tradizionala da. Eraikuntza estilo honek duen ezaugarri nagusiena harri lehorrez eginiko teilatu konikoa da. Trulliak orokorrean aldi baterako aterpetxe eta biltegi modura eraikitzen ziren edo baita jabe txikien edo nekazaritzako langileen etxebizitza iraunkor gisa ere. Bariko probintzian, Alberobello herrian, trulli eraikin ugari daude. Trullien urrezko aroa XIX. mende bukaerako hamarkadeetan izan zen.