Trygve Halvdan Lie (Oslo, 1896ko uztailaren 16a - Geilo, 1968ko abenduaren 30a) norvegiar politikaria izan zen.
Sindikalismo sozialistaren jarraitzailea, 1939an Merkataritza Ministroa zen naziek Norvegia okupatu zutenean. Nygaardsvolden gobernuan parte hartu zuen Londresko erbestaldian.
San Franciscoko 1946ko Biltzarrean, Nazio Batuak sortu zuena, erakunde berriaren lehendabiziko Idazkari Nagusi izendatu zuten. Kargua utzi ondoren, berriro jaioterriko politikan murgildu zen.