Tularemia | |
---|---|
![]() Tularemiak eskuan eragindako traumatismo bat | |
Deskribapena | |
Mota | infekzio bakteriano primarioa, zoonosia eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Francisella tularensis |
Sintoma(k) | sukarra, pozoitzea, buruko mina, anorexia, Negela, enantema, linfadenitisa, esplenomegalia, hepatomegalia, Ondoeza, goragalea, oka, Sudurreko odoljarioa, ultzera, bubo (en) ![]() linfagitisa |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura, vector-borne transmission (en) ![]() fecal–oral route (en) ![]() |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, Hemograma, kultibo mikrobiologiko, ELISA, Polimerasaren kate-erreakzioa, Tularin (en) ![]() agglutination test (en) ![]() |
Honen izena darama | Tulare konderria |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Estreptomizina, Ziprofloxazino, doxiziklina eta Tetraziklina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A21 |
GNS-9-MK | 021 |
GNS-10 | A21 |
GNS-9 | 021 |
DiseasesDB | 13454 |
MedlinePlus | 000856 |
eMedicine | med/2326 emerg/591 ped/2327 |
MeSH | D014406D014406 |
Disease Ontology ID | DOID:2123 |
Tularemia gaixotasun infekziosoa da, zoonosia dena, Francisella tularensis bakterioak eragindakoa. Bere etiologia eta sintomatologia izurri bubonikoarenarekin alderatua izan da, nahiz eta bere pronostikoa azken hau bezain larria ez izan.
Gaitzak animalia marraskariak, untxiak eta erbiak jotzen ditu, batik bat. Animalia horiek gizakia kutsatzen dute, hainbat kasutan akaroak eta intsektuak (kaparrak, euliak...) gaitzaren bektoreak izanik.
Ipar Amerikan, Asian eta Europan endemikoa da, eta animaliekin harremanetan daudenak (ehiztariak, baserritarrak, sukaldariak...) dira arrisku-taldeak gaixotasuna harrapatzeko.
Aitortu beharreko gaixotasuna da. 2016an kasu bakarra jakinarazi zen EAEn [1]