Tungriarrak latinez: Tungri edo Tongri Galia Belgikako antzinako herri bat izan zen. Ziurrenik, Belgikako Limburgoko, Herbehereetako Limburgoko eta Alemania modernoaren zati batean bizi ziren, Akisgraneraino gutxi gorabehera. Haren izena Belgikako eta Herbehereetako hiri batzuen izenaren jatorria da, hala nola Tongeren eta, agian, Tongerlo, Tongrinne eta Tongelre.
Tazitok idatzi zuen "Germani" (germaniarrak) izena trungriarrei aplikatu zitzaiela, eta horrek esan nahi du geroago horrela aipatu ziren beste tribu guztiek, Rhin ibaiaren ekialdeko Germaniarrak barne, tungriarrei emaniko izen hur jaso zutela. Tacitoren arabera, tungri horiek eta Julio Zesarrek deskribatu zituen germani cisrhenani delakoak ("Rin ibairen alde honetakoak" alegia), gauza bera ziren.