Tunis Zuriko guduaKartago eta AgatoklesSirakusakoaren artean borrokatu zen K.a. 310ean. Libiara[ohar 1] egindako Agatoklesen espedizio militarrarren lehen gudu handia izan zen.
Kartagotarrak sirakusarrak baino askoz gehiago baziren ere, Agatoklesen soldaduek gerran esperientzia handiagoa zuten. Beste faktore garrantzitsu bat guda-zelaia izan zen, kartagotarrei eragotzi ziena armada osoa Agatoklesen kontra erabiltzea. Hori dela eta, kartagotarrek porrot handia jasan zuten, eta, horren ondorioz, kartagotarren aliatu batzuek Agatoklesen aldera igaro ziren.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "ohar", but no corresponding <references group="ohar"/> tag was found