Twinkien bikote bat musukatzen.Baltimoreko Gay Harrotasunaren Jaia , 2017ko ekainean
Twink ingelesezko hitz bat da, gay argotean erabilita, adin-nagusitasuna ia gainditu ez duten gizon homosexual gazteak deskribatzeko. Nerabe edo heldu gazte itxura duten pertsonak izan ohi dira, gorputz mehe, ektomorfo , normalean bizarrik eta gorputzeko bilorik gabekoa edo oso gutxi duena.[ 1] [ 2]
Twink hitza deskripzio neutral gisa erabil daiteke, kontrakoa izango litzatekeen hartz batekin alderatuta[ 3] , baina gutxiesgarria ere izan daiteke[ 4] . Gazte zurien desiragarritasunarekin lotu da, eta horregatik kritikak ere jaso ditu terminoak, adinkeria eta arrazismoa egotzita[ 5] .
↑ Twink Definizioa Urban Dictionaryn.
↑ (Ingelesez) Williams, Joe. (2015-05-08). «Man arrested for having ‘twink’ images on his computer» PinkNews | Latest lesbian, gay, bi and trans news | LGBTQ+ news (Noiz kontsultatua: 2024-01-15) .
↑ (Ingelesez) Baker, Paul. (2004-05-25). Fantabulosa: A Dictionary of Polari and Gay Slang. Bloomsbury Academic ISBN 978-0-8264-7343-1 . (Noiz kontsultatua: 2024-01-15) .
↑ (Ingelesez) Sunderland, Mitchell. (2015-02-24). «Deconstructing the Self-Loathing and Desire Surrounding the Word 'Twink'» Vice (Noiz kontsultatua: 2024-01-15) .
↑ Driver, Susan. (2008). Queer youth cultures. State university of New York press ISBN 978-0-7914-7337-5 . (Noiz kontsultatua: 2024-01-15) .