Twist | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Harkaitz Cano |
Argitaratze-data | 2011 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Twist eta Twist |
Argitaletxea | Susa |
Herrialdea | Euskal Herria |
ISBN | 978-84-92468-34-8 |
Sariak | Euskadi saria - Euskarazko literatura, 2012an |
Datu gehigarriak | |
Twist Harkaitz Cano idazleak 2011. urtean plazaraturiko eleberria da, 2012ko Euskadi Literatura Sariak irabazi zuena. Eleberrian, erakunde armatu bateko kideak ziren Soto eta Zeberio bahitu, torturatu eta erail ondoren, horien izenak eman zituen Diego Lazkano idazleak bere ondorengo bizitza, galdutako lagunen itzalpean, kontatzen du. Istorioa Lasa eta Zabalaren hilketan oinarritzen da.[1]
Istorio honen protagonista Diego Lazkano da. Diego, 80ko hamarkadan Soto eta Zeberiorekin batera komando batean zegoen eta haien artean lagun minak ziren. Diegorentzat dena aldatzen da torturapean bere lagunak salatzen dituenean. Guardia Zibilek Diegoren lagunak atxilotu eta torturatu dituzte. Soto eta Zeberiok jasotako tortura hain bortitza izan zen, non Guardia Zibilek biak akabatzea erabakitzen duten, beste erremediorik ez zegoelako. Momentu horretatik aurrera Diegok Soto eta Zeberioren presentzia sentituko du nahiz eta haiek Mediterraneotik hurbil lurperatuta egon. Presentzia horrek Diegoren bizitza baldintzatzen du eta gogoetak eragiten dizkio.
Diego eta Gloriaren arteko harremana kontatzen da, eta 80ko hamarkada urrun egon arren, Diegoren buruan Soto eta Zeberio oso bizirik daude. Diegok oso bizitza lasaia darama, itzultzailea da eta Gloriarekin arteaz eta bizitzaz hitz egitea gustuko du.