Datuak | |
---|---|
Izen ofiziala | X, twttr eta Twitter |
Mota | Gizarte-sare zerbitzua, mikrobloga, user-generated content platform (en) , online community (en) , very large online platform (en) eta erakundea |
Jarduera sektorea | komunikabide soziala |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Erabilitako hizkuntza | eleaniztun |
Agintea | |
Lehendakaria | Elon Musk |
Zuzendari exekutiboa | Linda Yaccarino (en) |
Kudeatzailea | X Corp. (en) |
Egoitza nagusi | |
Jabea | X Corp. (en) |
Historia | |
Sorrera | 2006ko martxoaren 21a 2023ko uztailaren 24a (X under Elon Musk (en) ) |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
X, 2023ko uztaila arte Twitter, gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzu bat da, erabiltzaileei txio (orain, mezu) izeneko testu soileko testu laburrak bidaltzeko aukera ematen diena, gehienez 280 karakterez (2017ko azaroaren 7a arte, gehienez 140 karaktere ziren). Mezuak bidaltzeko, SMSz, bat-bateko mezularitzaz, X-ren webguneaz eta hainbat aplikazioz (adibidez, Xrificez) baliatzen dira. Erabiltzaileari txiolari edo tuiterlari deritzo, hasierako izenak mantendu nahi bada.
Mezuak erabiltzailearen profilean erakusten dira eta jasotzeko aukera hautatu dutenei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu horiek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake edo mezua guztien eskura jartzea.
Euskal erabiltzaileak 2013ko apirilaren bukaeran 5.500-6.500 ziren. 2010. urtean, berriz, 500 lagun inguru zebiltzan euskaraz. Benetako gorakada 2011-2012 bitartean gertatu zen. Gizarte sare bazterrekoa izatetik ezagun izatera igaro zen eta 2012ko udarako, UMAPek berak 3.000 inguru euskal erabiltzaile zituen bere datu-basean, gutxienez: geroztik, kopuruak etengabe egin du gora.[1]