Two Steps from Hell | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Ezizenak | (eusk. Infernutik bi pausora) |
Jatorria | ![]() |
Musika mota | Musika epikoa |
Urteak | 2006 |
Taldekideak | |
Thomas Bergersen Nick Phoenix | |
Informazio gehigarria | |
https://www.twostepsfromhell.com/ | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Two Steps from Hell (euskaraz, Infernutik bi pausora) Kalifornian kokaturiko musika-produktore bat da. Nick Phoenix eta Thomas J. Bergersen musikariek 2006ko otsailaren 14an sortu zuten eta konpainiak filmen trailerretarako musika ekoiztu ohi du.[1] Sarritan, iTunes, Amazon eta CD Baby-ko album klasikoentzat (hamar onenen artean geratu ohi direnak) ere sortu izan du musika.
Esan beharra dago, haien musika arrakastatsua da, izan ere, telebistako emankizun ugarietan, dokumentaletan, You Tubeko bideoetan eta bestelako ekintza jendetsuetan agertu da. Bestalde, zenbait disko ere argitaratu dituzte, horien adibide ditugu Invincible edo Archangel, badira beste zenbait Bergersenen izenpean argitaratu direnak, adibidez, Nemesis II.[2]
Musika epikoa ekoizten duten artisten artean arrakastatsuenetakoa dugu konpainia hau, interneten bereziki, jende askoren belarrietara iritsi da haien musika.