Txagatai hizkuntza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 0 |
UNESCO sailkapena | 6: galdua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Turkiar hizkuntzak Common Turkic (en) Hego-ekialdeko turkiar hizkuntzak Eastern Karluk (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | arabiar alfabetoa, latindar alfabetoa eta Chagatai alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | chg |
ISO 639-3 | chg |
Ethnologue | chg |
Glottolog | chag1247 |
IETF | chg |
Txagatai hizkuntza (جغتای Jağatāy[1]) turkiar hizkuntzen familiako hizkuntza hila da, garai batean Erdialdeko Asian oso zabaldua, eta hizkuntza literario estatusa mantendu zuena XX. mendera arte. Bere garapen goiztiarrean, Mongoliar inperioko buruzagiek Indiako azpikontinentean erabiltzen zuten hizkuntza zen, eta bertako hindustaneraren garapenean eragina izan zuen. Ali-Xir Nava'i txagatai literaturaren erakusgarri gorena izan zen.[2]
Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistaren eraikuntza prozesuan, txagatai hizkuntza uzbekera zaharra izenarekin birbataiatu zen, 1924an.[3] Horri buruz Edward A. Allworth esan zuen: «ezin okerrago distortsionatzen du tokiko literatur historia». Berrizendatze horrekin, Ali-Xir Nava'i eta beste txagatai idazleak uzbekistandar identitatearekin lotu ziren.[4]