Txapel | |
---|---|
burukoa eta breast badge (en) ![]() | |
![]() | |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Txapela,[1] Nafarroan eta iparraldean boneta,[2] artilezko buru estalki zapala da, biribila edo karratua, atal bakarrekoa.[1] Ez du, ez hegalik, ez belarririk, eta tarte estua uzten du, 2 cm ingurukoa, barneko aldearen eta buruko larruazalaren artean.
Europako eskualde batzuetako janzkera tradizionalaren parte da. Gaur egun armada anitzek erabiltzen dute, uniformearen parte gisa. Euskal Herrian erabiltzen denak ezaugarri bereizgarriak dauzka.