Txartaketa

Txartaketa[1] edo leunketa metalei oso akabera leuna emateko metodo bat da, oso erreminta leun batez metalaren azala konprimatuz edota altzairuzko bola batzuk bere gainean erabiliz.[2] Txartaketa txirbil harroketa eta material urratzaileak erabiliz lortzen da. Prozesu honen helburua piezaren doitasuna, gainazaleko kalitatea eta bere makrogeometria hobetzea dira.

Orokorrean barne-diametraok artezteko erabiltzen da; prozesu hau harri txartatzaileak erabiliz gainazaleko akatsak kendu eta gainazala leuntzean datza. Bielen, barne-diametroen, engranajeen... fabrikazioan erabiltzen da. Txartaketak, beraz, gainazaleko akabera aldatzen du; ez du piezaren geometria aldatzen.

  1. Euskalterm: [Makina-erreminta Hiztegia] [2012]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne