Txernobylgo gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Ezkerretik eskubira, eta goitik behera: (i) Ukrainako inbasioaren egoera, Txernobylgo gudua amaitzerako, 2022ko otsailaren 24ean. (ii) Ukrainako soldadu bat, Pripiaten, apirilaren 3an. (iii) Txernobylgo Zentral Nuklearreko 4. Erreaktorea, 2019ko irudi batetan. | |||
Data | 2022ko otsailak 24 | ||
Lekua | Txernobylgo Esklusio Eremua, Txernobyl eta Pripiat (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 51°16′N 30°13′E / 51.27°N 30.22°E | ||
Egoera | Errusiak irabazi
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Txernobylgo gudua[3] –Txernobylgo hartze modura ere ezaguna– Txernobylgo Esklusio Eremuan indar armatu errusiarren eta indar armatu ukrainarren artean izandako borroka militarra izan zen; gudua 2022ko otsailaren 24an hasi zen, Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zueneko lehen egunean.[4] Bielorrusiako herrialdetik sartutako indar errusiarrek Txernobylgo Zentral Nuklearraren eremua bereganatu zuten egun horren amaierarako.[1][5][6] 300 pertsona baino gehiago, 100 langile eta 200 guardia ukrainar, zentralean harrapatuta daude errusiarrek tokia hartu zutenetik.[2] Martxoaren 31n jakinarazi zenez, Txernobyl okupatzen zuten tropa errusiar gehienak errusiar indarren birelkartze baten esparruan erretiratu ziren.[erreferentzia behar]