Txik Txak

Txik Txak

Tram'Bus T1 lineko ibilgailu bat logo zaharrekin
Datu orokorrak
Garraio motaTren, autobus, txalupa
EskualdeakLapurdi, Baxenabarre, Zuberoa
 Euskal Herria
+ Seinautze (Okzitania)
Leloa«Zure garraio sarea»
Line kopurua65
JabeaEuskal Hirigune Elkargoa
Webguneawww.txiktxak.eus
Ustiapena
Hasiera2019ko irailaren 2a (5 urte)
Eragileaklista ikusi
Ibilgailuak211
Datu teknikoak
Luzera1073,1 km
Abiadura maximoa110 km/h
 Mapa

Txik Txak Euskal Hirigune Elkargoaren marka komertzial bat da, 2019ko martxoan sortua eta 2019ko irailaren 2an ezarria. Ipar Euskal Herriko garraio-sare propioa da, antzinako garraio-sareak diseinu beraren inguruan ordezkatu eta bateratzen dituena. Marka soil gisa hasi bazen ere, 2022ko uztailetik aurrera benetako garraio-sare integratu bihurtu zen, MUGI edo BARIK sistemekin konpara zitekeena, nahiz eta integrazio-maila handiagoa izan.

Sareak hainbat garraiobide ditu, besteak beste, igarotze azkarreko autobusa, trena, hiriarteko eta hiri autobusa eta txalupa. Guztiek batera 1000 kilometro baino gehiago dituzte, Ipar Euskal Herriko 159 udalerrietatik 143etan dauden 65 lineatan banatuta, bai eta Hego Euskal Herriko Irun eta Urdazubi eta Okzitaniako 4 udalerriak (Lixoze, Ondres, Sent Martin de Senhans eta Tarnose) ere.

Zerbitzua Lapurdin zentratzen da bereziki, bai Baionako metropoli-eremuan, bai Donibane Lohizuneko eta Hendaiako hiri-eremuetan. Nafarroa Behereko lurraldean, sareak ibilbide nagusiak segurtatzea ahalbidetzen du, eta Zuberoak, berriz, ia ez du linea egituratzailerik. Desoreka hori konpentsatzeko, 2020ko hamarkadaren hasieran hainbat hiri-linea sartu ziren Maule-Lextarre, Donapaleu, Kanbo edo Uztaritze hirietan, bai eta Zuberoa osoan eta Amiküze, Oztibarre eta Arberoa nafar eskualdeetan ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne