Txikiteoa, tabernaz taberna edalontzi txiki bete ardo (baxoerdia edo txikitoa) hartzeko jarduera da, Euskal Herrian eta inguruko lurretan lagun taldean edo ezagunen artean egin ohi dena. Gaur egun, adintsuek egin ohi dute. Txikiteoan diharduenari txikitero deritzo. Txikitoarekin batera, ohikoa da pintxoak jatea.
Txikiteoan jardutea, eguneroko betebeharretatik deskonektatu eta jendearekin harremana izateko bidea da.[1] Euskal Herrian aisialdi jarduera honek indar handia du, baita inguruetako eskualdeetan ere: Errioxa, Kantabria edota Burgosko iparraldea.