Tximeleta era (igeriketa)

Tximeleta era.
Tximeleta era.

Tximeleta era igeriketa estilo bat da. Berez, bular-igeriketaren aldaera da. Urrats hauetan datza: bi besoak batera hanken albotik atera eta une berean aurrerantz mugitzen dira, eta aurrean daudela uretan sartu eta berriz ere biak batera atzerantz mugituz, gorputza bultzarazi eta hanken alboetara eramaten dira. Besoen mugimendua etengabea da, eta betiere aldaken mugimendu uhindu batez lagundurik doa, azken hau burua uretan sartzerakoan sortu eta oinen ostikadaz amaitzen da, eta "izurde" deritzon bi oinen beheranzko bat-bateko mugimendu bateratu batean datza.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne