Txinako kutsadura

Aire kutsatua, Pekingo zeruan.
Txinaren CO2 isurpenak, milioi tonatan, 1980tik 2009 arte.

Txinako kutsadura oso handia da, Txinak izan duen berebiziko hazkunde ekonomikoak eraginda hango industria asko hazi delako eta kutsadura murrizteko neurri askorik hartu ez delako. Kutsadura edozein substantziak edo energia motak ekosistema batean sortutako desoreka edo kaltea da. Ondorioz, gizakiei ere kalte egingo die.

Txina da atmosferara gas kutsakor gehien isurtzen duen herrialdea. 2009an, Txinak 25,7 milioi tona sufre dioxido isuri zituen atmosferara. Gainera, 20 hiri kutsatuenetatik 16 Txinan daude.

Txina kontaminazio handia eukitzeko arrazoi hauek ditu:lehenego arrazoia landareko ikatza daudela herrialde osoan zehar.Beste arrazoi larria da chinako tximiniatik ke gehiago izurtzen ari dira.Txinan sortzen diren aerosolak joaten dira hodeietara eta aerosola hodeietara iristen direnean ekaitz bortitzak gertatzen dira txinan eta indian.Aerosolez karagatutako hodeiak estatu batuen hondartzetara joan daiteke haizearen bidez eta kaltetu al dezake beste kontinente batzuk.Gainera,txinako hiri gehienek euri azidoa euki dituzte eta nekazarien baratzak eta uztak hondatu dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne