Txinako Harresi Handia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Hebei |
Koordenatuak | 40°25′N 116°05′E / 40.42°N 116.08°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 700(e)ko hamarkada |
Arkitektura | |
Materiala(k) | kareharria |
Dimentsioak | 4,5 () m × 21.195 () km gutxienekoa: 5 () m batezbestekoa: 7 () m gehienez: 8 () m |
Bisitariak urtean | 16.000.000 |
Webgune ofiziala | |
Txinako Harresi Handia[1] (txinera tradizionalez: 長城; txinera sinplifikatuz: 长城; pinyinez: Cháng Chéng, "Gotorleku (harresi) Luzea") txinatar inperioa iparraldeko mongoliar eta mantxuriar nomaden erasoetatik babesteko eraiki ziren harresi multzoa da. Guztira, oso luzea da, 6.400 km inguru ditu[2] eta Koreako mugatik Gobiko basamorturaino luzatzen da, zazpi probintzia zeharkatuz. Batez beste, 6-7 metro garai eta 4-5 metro zabal da.
Antzinako txinatar estatuek hainbat harresi eraiki zituzten K.a. VII. mendearen hasieratik[3], eta gerora Qin Shi Huang (K.a. 220 - K.a. 206) Txinako lehen enperadoreak tarte hautatuak batu. Atal gutxi geratzen da Qinen harresi hartatik.[4]. Geroago, elkarren segidako dinastia askok mugako harresi zati ugari eraiki eta mantendu zituzten. Harresiaren tarte ezagunenak Ming dinastiak (1368 – 1644) eraiki zituen.
Ustea zabalduta badago ere, Harresi Handia ezin da espaziotik ikusi, eta are gutxiago Ilargitik[5].
Bere balio arkitektoniko handia, garrantzi historiko eta estrategikoarekin alderatu daiteke soilik. Harresi Handia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1987an.