Txinatar karaktere

Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.
廣場 karaktereek plaza esan nahi dute

Txinatar karaktereak (txinera tradizionalez: 漢字; txinera sinplifikatuz: 汉字; pinyinez: hànzì) dira txinera idazteko erabiltzen diren hizki edo ikur propioak. Idazkera sistema hori, logogramatan oinarritzen denez, maia hizkuntzen eta egiptoar idazkeraren sistemen antzekoa da. Txinako kulturaren ezaugarri bereizgarrienetako bat da. Badira milaka karaktere, gutxienez hiru mila urtez idatzizko forma gisa erabili direnak, eta Asiako beste hizkuntza batzuek ere hartu zituztenak, bereziki japonierak, koreerak eta vietnamerak. Azken bi hizkuntza horiek ia erabat alboratu zuten karaktereen idazkera XX. mendearen bigarren erdian; japonieraz, berriz, oraindik ere erabiltzen dira, kanji izeneko sistemaren barruan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne