Txinatar mitologia antzinako Txinako kulturaren kontakizun fantastikoen multzoa da. Txinatar mitologiak, tradizio kultural eta erregionalen mito ugari hartzen ditu, eta japoniar eta korear mitologiarekin asko partekatzen du. Nagusiki Han dinastiatik datatutako testuei esker ezagutzen da. Mitologiaren zati handi batek pertsona eta izaki fantastikoz betetako istorio hunkigarriak biltzen ditu, botere magikoen erabilera... sarritan leku edo denbora mitologiko exotiko batean gertatzen direnak. Mitologia asko bezala, iraganean, txinatar mitologia, neurri batean behintzat, historiaren erregistro faktiko bat zela uste zen.
Antzinako Txinan ez dago mitologiari buruzko libururik. Mitoak historia, filosofia edo poesiako lan ugaritan daude jasota, pertsonaia mitologikoen aipamen eta egozten zaizkien gertaera edo elezahar gisa. Kontuan hartu behar da, baita ere, dinastia ezberdineko obra mordo hau pentsamendu korronte ezberdinetakoak direla (Taoismoa, Konfuzianismoa, Legismoa eta Moismoa, nagusiki).