Txirrindularitza Olinpiar Jokoetan | |
---|---|
Mota | kirol lehiaketa errepikakor |
Honen parte da | Udako Olinpiar Jokoak |
Gertaeraren maiztasuna | 4 urte |
Antolatzailea | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
Kirola | txirrindularitza |
Txirrindularitza Olinpiar Jokoetan lehen ediziotik egiten da (Atenas 1896). Mosku 1980ra arte, gizonezkoek bakarrik parte hartu ahal izan zuten, bai errepideko zein pistako ekitaldietan; Los Angelesen 1984an, emakumezkoen errepideko proba egin zen lehen aldiz; Seul 1988an, lehen aldiz lehiatu ziren emakumeak pistako proba batean. Atlanta 1996an, mendiko bizikletaren diziplina gehitu zitzaion programari (cross country probarekin), eta, azkenik, Pekin 2008an, BMX diziplina gehitu zen.
Mundu Txapelketaren ostean, nazioarteko txirrindularitza-lehiaketa gorena da. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) antolatzen du, Nazioarteko Txirrindularitza Batasunarekin (UCI) batera.