Txirula | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Haize instrumentu eta Zurezko haize instrumentu |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 421 |
Hedadura | |
Jotzailea | flauta-jolea |
Txirula haize instrumentuen familia handi bat da, soinua sortzen duena ufatzen den aireak musika tresnaren ahoan egindako lantzer batekin topo egiten duenean. Horregatik ulertzen da txirula «lantzer tresna» dela.[1][2] Bestalde, ahoko pieza bereizirik ez duten haize tresna guztiak zurezko instrumentutzat hartzen direnez, edozein delarik ere haien materiala (hezurra, zura, metala, zeramika, kanabera, plastikoa edo beste), txirulak zurezko tresna gisa sailkatzen dira.
Lantzerrak sartzen den airearen fluxua banatu egiten du, halako moldez non lantzerraren zati bat instrumentuaren kanpoaldera begira geratzen baita eta ez baitu tresnaren soinuan eragiten ―edo, kasu batzuetan, tangentzialki eragiten du, kolore zehatz bat ematen dio― eta bestea bibrazioan sartzen baita hodia zeharkatzen duen bitartean. Hodiaren funtzioa bikoitza da: alde batetik, soinua anplifikatzen du; eta, bestetik, soinu onaren garaiera eta afinazioa ezartzeko aukera ematen du, baita soinu onaren luzera aldatzeko ere. Hori, eskuarki, zuloak estaliz edo irekiz egiten da, nahiz eta beste sistema batzuk ere badauden, hala nola pistoi eta enbolo txirulak.