Txotisa Bohemian jatorria duen musika eta dantza bat da. Izena alemaneko Schottisch hitzetik dator, "eskoziar". Izan ere, Vienan Erdialdeko Europako dantza honen jatorria Eskozian zegoela esaten zen.
Txotisaren aldaera asko daude munduan gaur egun. Madrilen chotis izenarekin, bertako dantza tradizionaltzat hartzen da[1], Brasilen xote izena du, Ingalaterran scottische eta Finlandian, adibidez, jenkka, beste dantza ezagun bat dena.
Europan modan egon zen Viktoriar Aroan eta hortik hedatu zen Amerikara.