Tyrone Power | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tyrone Edmund Power |
Jaiotza | Cincinnati, 1914ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Madril, 1958ko azaroaren 15a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Tyrone Power |
Ama | Patia Power |
Ezkontidea(k) | Annabella (1939 - 1948) Linda Christian (1949 - 1956) Deborah Ann Minardos (1958 - 1958) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Purcell Marian High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, ofizierra, polo jokalaria eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
tyrone-power.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Tyrone Edmund Power, Jr. (1914ko maiatzaren 5a - 1958ko azaroaren 15a) zineman eta antzerkian jardun zuen aktorea izan zen, 1930, 1940 eta 1950eko hamarkadetako film askotan hain zuzen ere; horietako asko abenturetako pelikula gogoangarriak dira: The Mark of Zorro, The Black Swan, Prince of Foxes, The Black Rose, edo Captain from Castile. Erretzaile porrokatua, gazte hil egin zen, bihotzekoak jota, 44 urte besterik ez zuenean.
Cincinnatin jaio zen 1914an, antzeztearen mundua hurbil eta zuzenean bizi izandako irlandar familia bateko seme. Aita ezaguna zen antzerkiaren munduan, Tyrone Power, Sr. izenekoa, eta aurreko senitartekoei begira jarriz gero XVIII. mendean hasita eta aurrerantzean aktore ezagunak ere izan ziren tartean. Eta familia arteko bestelako lotura batzuek harremanak sortzen dituzte hainbat pertsonaia ezagunekin, Laurence Olivier aktorearekin edo Evelyn Vaugh idazlearekin kasu.[1]. Umetan gaixo ibilitakoa, familia Kaliforniara joan zen bizitzen, giroak osasunari ondo egingo ziolakoan. Sei urteko umea zenean gurasoak banandu egin ziren, eta amaren babesean egin zuen aurrera Tyronek. 1921ean, zazpi urteko haurra artean, antzezteari ekin zion. Handik bi urtera ostera ere itzuli ziren Cincinnatira, amaren sendiarekin bizitzeko. Eskola katolikoetan ikasi zuen eta 1931n graduatu egin zen. Aitarenera egin zuen orduan eta aktore izateko prestatzeari ekin zion.