Udabeko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Karlistaldia | |||
Data | 1873ko ekainaren 26a | ||
Lekua | Udabe ![]() | ||
Emaitza | Karlisten garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Udabeko gudua edo Eraulgo bigarren gudua Udabe inguruan (Nafarroa Garaia) alfontsotarrek eta karlistek 1873ko ekainaren 26ean egindako gudua izan zen, Bigarren Karlistaldian.
Eraulgo guduan garaipena lortu eta gero, armada karlistak alfontsotarrak jazarri zituen. Saihetsetik eraso bat ez jasotzeko Castañónek maniobra bat egin zuen baina, azkenean, Nafarroako 1., 2. eta 3. batailoiek eta Azpeitikoak bere zutabea eraso zuten. Munizio eskasa zutenez, karlistek garaipena lortu zuten eta alfontsotarrek Iruñea aldera itsumustuan ihes egin zuten.
Alde biek eroritako asko izan zituzten. Ofizial karlista asko, abangoardian bere gudarosteak berotzen zirela, hil ziren (tartean Justo Sanjurjo Bonrostra kapitaina, José Sanjurjoren aita). Alfontsotarrek 215 hildako, zauritu eta preso izan zituzten; karlistek, berriz, 180.