Uesugi klana | ||
---|---|---|
| ||
Datuak | ||
Mota | familia noblea eta uji (en) ![]() |
Uesugi klana (japonieraz: 上杉氏 Uesugi-shi ) Fujiwara klanaren ondoren klan samurai bat izan zen. Bere kideek Muromachi aroan eta Sengoku aroan (XIV. mendea eta XVII. mendea bitartean gutxi gora-behera) izan zuten botereagatik bereziki nabarmendu zuen.
Klana, hiru adar nagusitan banatu zen: Ōgigayatsu klana, Inukake klana eta Yamanouchi Uesugi klana, eragin handia lortu zutena. Klanak ospe handia hartu zuen Uesugi Kenshinekin (1530-1578), Sengoku aroko daimyō nagusietako bat izan zena.
Edo aroan klana tozama-daimyō bihurtu zen. Edo aroan ere, Uesugi klana tozama edo kanpoko klanetako bat bezala izendatua izan zen, daimyō fudai edo barneko klanekin kontrastatuz, Tokugawa klanaren oinordetzako basailuak edo aliatuak zirenak.