Uhin-luzera

Uhin-luzera uhin sinusoidal baten gainean lambda letra grekoarekin adierazita (λ).

Uhin-luzera uhin edo funtzio periodiko baten periodikotasun espaziala da edo, beste era batera: uhin batean bibrazio-egoera edo fase berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia da. Uhin-luzera mota guztietako uhinen ezaugarria da, hala nola uhin bidaiarienak, uhin geldikorrenak eta uhin elektromagnetikoenak. Normalean, lambda (λ) hizki grekoarekin izendatzen da.

Uhin-luzera uhinak zeharkatzen duen ingurunearen araberakoa da; adibidez, hutsa, airea edo ura zeharkatzeak uhin-luzera baldintzatzen du. Uhinen adibideak dira argia, itsasoko olatuak, edota soinua. Uhin-fenomenoetako uhin-luzeren eskalari espektro deritzo. Nazioarteko Unitate Sisteman, uhin-luzeraren unitatea metroa da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne