Ukrainako presidentea | |
---|---|
Президент України | |
![]() | |
Orain karguan | |
![]() | |
Titularra | Volodymyr Zelensky |
Hasiera | 2019ko maiatzaren 20a |
Karguduna | |
Trataera | Presidente jauna/andrea (informala) Komandante Gorena (armadan) Beroren Gorentasun (dipl.) |
Honen kide | Defentsa eta Segurtasun Kontseilu Nazionala |
Egoitza | Mariinskyi Jauregia |
Izendatzailea | Bozkaketa popularra |
Kargualdia | Bost urte, kontsekutiboki behin berriztagarria |
Lehen titularra | Leonid Kravtxuk |
Sorrera | 1991eko abenduaren 5a |
Ordezkatzailea | Verkhovna Rada-ko mahaiburua |
Webgunea | president.gov.ua |
Ukrainako lehendakaria edo presidentea (ukraineraz: Президент України, translit.: Prezydent Ukrainy) Ukrainako estatuburua da. Presidenteak nazioa ordezkatzen du nazioarteko harremanetan, estatuaren atzerriko jarduera politikoa administratzen du, negoziazioak zuzentzen ditu eta nazioarteko itunak sinatzen ditu. Presidentea Ukrainako herritarren aukeratzen dute zuzenean, bost urteko agintaldirako (nahiz eta presidentetzarako hauteskundeak aurreratuta egon). Gehienez, presidenteak postua bi agintaldi jarraituz jardun dezake.[1]
Presidentearen egoitza ofiziala Mariinskyi Jauregia da, Kiev hiriko Pechersk auzoan aurkitzen dena. Bestelako bizileku ofizialen artean, Horodecki Jauregia eta Serhiy Arshavskyi Eraikina daude, atzerriko ordezkarien bisita ofizialetarako erabiltzen direnak. Ukrainako Presidentziaren Egoitza, "Bankova" izenaz ezagutzen den eraikinean dago kokatuta, eta bertan Presidentziaren sailaren egoitza dago, presidenteari barne arazoetako, atzerriko gaietan eta gai legaletan aholkuak ematen dizkiona.
1991eko abenduaren 5ean kargua sortu zenetik, Ukrainak sei presidente izan ditu. Leonid Kravtxuk izan zen lehenbiziko presidentea, 1991. urtean hasita eta 1994. urtera arte, kargutik dimititu ostean. Bestalde, Leonid Kutxma izan da karguan bi agintaldi jarraian egondako presidente bakarra. Viktor Justxenko-k, Petro Poroxenko-k eta Viktor Janukovitx-ek agintaldi bakar batez jardun zuten, azken hau Oleksandr Turchynov orduko Ukrainako Parlamentuko presidenteak ordezkatu zuen, bitarteko gisa, 2014ko otsailaren 21ean.[2] Oleksandr Turchynov izan da historia modernoan Ukrainak izandako behin-behineko presidente bakarra.
Ukrainak sistema erdi-presidentzialista erabiltzen du, non estatuburuaren eta gobernuburuaren eginkizunak bereizita dauden, beraz, Ukrainako presidentea estatuburua da soilik, Ukrainako Lehen Ministroa gobernuburua delarik.[3]
Gaur egun, Volodymyr Zelenskyy da Ukrainako Presidentea, 2019ko maiatzaren 20tik.