Ultra-trail

Kílian Jornet kataluniarra 2008ko Ultra-Trail du Mont-Blanc proban lasterka.

Ultra-traila, mendi lasterketa eta ultramaratoia uztartzen dituen kirol modalitate bat da. Lasterketa mota honetako ibilbideak baso, mendi, landa eta naturan barneratzen dira. Beren distantziak maratoien 42 kilometroetatik hasi eta ultramaratoien 80-160 kilometro arterakoak dira. Ibilbide oso luzeak egun eta etapa ezberdinetan banatu daitezke, lasterkariak bibakak egin ditzakete.

Euskal Herrian mota honetako lasterketa bakarra Ehunmilak proba da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne