Umetokiko minbizi | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | Emakumezkoen ugalketa-aparatuan eragiten duen minbizia, Uteroko gaixotasuna, uterine neoplasm (en) ![]() eritasuna |
Espezialitatea | onkologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | prostaglandin E2 (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | C55 |
GNS-9-MK | 179 |
Disease Ontology ID | DOID:363 |
Umetokiko minbizia emakumeen ugal-aparatuko minbizirik arruntena da. Minbizi mota hau umetokiko zelulak asaldatzen direnean gertatzen da, tumorea deritzon masa sortuz. Umetoki minbizi terminoak umetokian ematen diren minbizi ezberdinei egiten die erreferentzia.
Tumore bat onbera edo gaiztoa izan daiteke. Gaiztoa bada, gorputzeko beste atal batzuetara hedatuko da bertan haziz. Onbera bada, berriz, mioma bat sortuko da. Umetokiko miomak oso arruntak dira 50 urte inguruko emakumeetan. Oraindik hauen etiologia ez dago oso argi, baina baliteke gorputzeko hormonek edota geneek sor ditzaketela.