Under My Skin | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Avril Lavigne taldearen estudio albuma | ||||
Argitaratze data | 2004ko maiatzaren 25a | |||
Grabazioa | 2003ko abuztua - 2004ko urtarrila | |||
Musika mota | Rock alternatiboa | |||
Iraupena | 43:34 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Arista | |||
Ekoizpena | Butch Walker, Raine Maida, Don Gilmore | |||
Avril Lavigne taldearen kronologia | ||||
|
Under My Skin (euskaraz, nire azalaren azpian), Avril Lavigne abeslari kanadiarraren bigarren estudio albuma da. 2004ko maiatzaren 25ean plazaratu zen AEBn. Lehenengo postua lortu zuen diskoarekin AEBn, Alemanian, Japonian, Australian, Kanadan, Mexikon, Argentinan, Espainian, Irlandan, Thailandian, Hego Korean eta Hong Kongen, gutxi batzuk aipatzearren. Lehenengo astean jada 380.000 ale saldu zituen AEBtan.
Bigarren diska hau ez zuen bere kontura atera, abestiak idazten Chantal Kreviazuk abeslariak lagundu baitzion, eta honenbestez Let Go-n erakutsitako pertsonalitatea aldatu zuen, ospea handiagotzeko oztopo izan ez bazen ere.
Bost single plazaratu zituen disko honetan: Don't Tell Me, My Happy Ending, Nobody's Home, He wasn`t eta Fall to pieces, baina lehenengo biek bakarrik lortu zuten merkatuko lehenengo postuetan kokatzea.
Let Gorekin baino sari gutxiago lortu zituen arren, lortutakoak garrantzitsuagoak izan ziren, eta gainera diska ale gehiago saldu zituen guztira munduan.