Underdog ("beheko txakur"), herrialde ingeles hiztunetan erabiltzen den izendapena da, bereziki kirol, apustu eta politikan, galtzailea izateko aukera guztiak dituen norbait edo zerbait izendatzeko erabiltzen dena. Alderantzizkoa, hots, irabazteko aukera guztiak dituen norbait edo zerbait izendatzeko top dog izendapena erabiltzen da.