Unibertso paralelo

«Schrödingerren katua» paradoxa kuantikoa, unibertso anitzen interpretazioaren ikuspuntutik ikusita.

Fisikan, unibertso paraleloak hipotesi bat dira, gure unibertsoaz gain beste batzuk existitzen direla baieztatzen duena edo errealitate independenteen existentzia baiesten duena. Fisika kuantikoaren garapenak, teoria bateratu baten bilaketak (grabitatearen teoria kuantikoa) eta korden teoriaren garapenak hipotesi honi indarra eman diote, egun zientzialariek onartzen baitute unibertso paraleloak existitzeko aukerak badirela eta gainera, ez direla mespretxatzeko modukoak. Hipotesi hau zuzena balitz, unibertso paralelo guztiek are multzo handiago bat osatuko lukete, multibertso izenarekin ezagutzen dena.

Bestalde, unibertso paraleloek eta antzeko terminoek indar handia dute literaturaren zenbait adarretan, hala nola, fantasiazko generoan edo zientzia fikzioan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne