Unmasked | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Fitxategi:Kiss Unmasked Album Cover.jpg | ||||||||||
Kiss taldearen estudioko albuma | ||||||||||
Argitaratze data | 1980ko maiatzaren 20a | |||||||||
Grabazioa | 1980ko urtarrila-martxoa | |||||||||
Musika mota | Hard rock, pop rock | |||||||||
Iraupena | 39:46 | |||||||||
Hizkuntza | Ingelesa | |||||||||
Diskoetxea | Casablanca | |||||||||
Ekoizpena | Vini Poncia | |||||||||
Kiss taldearen kronologia | ||||||||||
|
Kalifikazio profesionalak | |
---|---|
Kalifikazioa | |
Iturria | Puntuazioa |
Allmusic | [1] |
Vista Records | [2] |
Sputnikmusic | [3] |
Rolling Stone | [4] |
Pitchfork | (0.8)[5] |
Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza. |
Unmasked Kiss hard rock talde amerikarraren estudioko 8. albuma da, 1980an argitaratua. Garaian, jatorrizko taldekide guztiek (Paul Stanley, Gene Simmons, Ace Frehley, eta Peter Criss) grabatzen zuten azkenengo albuma izan zen, nahiz eta Crissek ez zuen albumaren grabazioan parte hartu. Anton Figek (kreditatu gabea) bateria guztiak jo zituen albumean. Album honek beste irteera markatu zion Kisseri: album hau lau taldekideek abesten ez duten lehenengoa izan zen 1976ko Rock and Roll Over albumetik, 1978an kaleratu ziren lau bakarlari albumak kenduta.[6]
Unmasked albumak taldearen musika estiloan aldaketa handia suposatu zuen arren, 35. postua lortu zuen US Billboard zerrendan[7] eta Urre motakoa izendatu zuen RIAAk 1980ko uztailaren 30ean.[8]
Taldeak musika bideo bat grabatu zuen "Shandi" abestiarentzat, Criss zegoelarik. Criss Kissekin edozein egoeratan agertzen den azken aldia izan zen, 1995eko ekainaren 17an Kiss Convention batean taldearekin abestu zuen arte. Taldearen biografia autorizatuan, berak esan zuen grabazioaren ondoren taldearen aldagela uzten azkena izan zela, eta negar egiten hasi zela.[6]
Telebista alemaneko saio batean "Talk to Me" eta "She's So European" abestietan playback egin zuten agerpen batek Eric Carren debuta suposatu zuen, taldearen bateria bihurtuko zena bere heriotzara arte, 1991n. Taldeak gaur egun eraitsia dagoen New Yorkeko Palladium Theatre antzokian kontzertu bat emango zuen Carr Crissen ordezko moduan aurkezpen ofiziala egiteko.
Urteetan zehar, albumeko abestiak oso baztertuak izan dira zuzeneko emanaldietan . "Shandi" abestiaren salbuespenarekin, batzuetan taldearen kontzertuetan jotzen dutena, batez ere Australian (non 1980an abestiak Top 10 zerrendetan sartu zen). "Talk to Me" 2001eko "Farewell Tour" biraren Australiako eta Japoniako kontzetuetan jo zuten, eta Frehleyk taldea utzi zuenetik ez dute berriro jo.
<ref>
tag; name "leaf" defined multiple times with different content