Urano (mitologia) | |
---|---|
Greziar mitologia eta Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Caelus |
Domeinua | zerua |
Familia | |
Aita | Kaos, Eter eta Ofion |
Ama | Hemera eta Gaia |
Ezkontidea(k) | Gaia |
Seme-alabak | Afrodita, Brontes, Esteropes, Eurimedonte, Alcyoneus (en) , Alpos (en) , Entzelado, Eurytos (en) , Gration (en) , Hippolytos (en) , Mimas, Pallas (en) , Peloreus (en) , Polybotes (en) , Porphyrion (en) , Anax, Damysos (en) , Clytius (en) , Ephialtes (en) , Hoplodamus (en) , Melia, Otus (en) , Briareo, Koto, Gies, Ozeano, Zeo, Krio, Hiperion, Japeto, Kronos, Febe, Mnemosine, Rea, Temis, Tetis, Tea, Alekto, Megera, Arges, Tisifone, Astraios (en) , Telchines (en) , Lyssa (en) , Abseus (en) , Syceus (en) , Dione, Adanus (en) , Aristaeus (en) , Glauce (en) , Egeon, Aetna (en) , Athos (en) , Basileia (en) , Euonymus (en) eta Heimarmene (en) |
Anai-arrebak | Ourea (en) eta Ponto |
Mitologia klasikoan, Urano[1] (antzinako grezieraz: Οὐρανός, Ouranos, "zerua"; latinez: Uranus itzulia) zeruaren jatorrizko jainkoa da. Greziar mitologian, Gea, Ama Lurraren seme eta senar bezala pertsonifikatua zen. Biak izan ziren greziar jainko gehienen arbasoak, baina zuzenean Uranori eginiko gurtza bakar bat bera ere ez zen mantendu garai klasikoa arte, eta jainko hau ez da agertzen antzinako zeramika greziarreko ohiko gaien artean. Hala ere, Lurra, Zerua eta Estigia, deitze solemne batean elkar zitezkeen epika homerotarrean.
Greziar gehienek, Urano jatorrizko jainkotzat (protogenos) hartzen zuten, eta ez zizkioten gurasorik ematen. Filosofoen eraginpean, Zizeronek De natura deorum lanean, Eter eta Hemera antzinako jainkoen ondorengoa zela diote, Airearena eta Egunarena, alegia. Ereserki orfikoen arabera, Urano, gauaren jainkosa Nixen semea zen. Erromatar mitologian, bere baliokidea, Caelus da (caelum hitzetik, latinez "zerua" esan nahi duena).