Urho Kekkonen Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | parke nazional |
Azalera | 2.550 km² |
Eponimoa | Urho Kekkonen |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 68°20′20″N 28°20′43″E / 68.33878°N 28.34516°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Sodankylä |
Urho Kekkonen Parke Nazionala (finlandieraz: Urho Kekkosen kansallispuisto; ipar samieraz: Urho Kekkonena álbmotmeahcci) Finlandiako iparraldeko Lappi eskualdean dauden hiru parke nazional erraldoietako bat da. Hain zuzen, Finlandiako parke nazional handienetan bigarrena da, guztira 2.550 km² baitauzka; hots, Bizkaia baino handiagoa da. Parkean, badira muino arrokatsuak, aintzirak, baso zabalak, zohikaztegiak eta eremu zingiratsuak, bai eta elur-oreinen abeltzaintzako, ehizako eta arrantzako ohituraren aztarnei buruzko erakusketak ere.[1]
Parkea Inari, Sodankylä eta Savukoski udalerrien artean dago, Errusiarekiko mugan, eta 1983. urtean sortu zen, Urho Kekkonen lehendakari ohiaren omenez. 2009an bisitari gehien jaso zituen Finlandiako parke nazionala izan zen, Pallas-Yllästunturiko Parke Nazionalaren ondoren; guztira, 289.000 bisitari jaso zituen, batik bat finlandiarrak.