Urineko

Ahate-urinekoa.

Urinekoa (frantsesez: confit) haragiki urinetan egosi-landua da.[1] Barazkiekin teknika bera erabiltzeko oliba olioa beharrezkoa da.

Oso teknika erabilia da Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako gastronomian, baina urineko ezagunenak Okzitanian egiten dute[2], non txerriki, antzara edo ahate-urinekoak egiten dituzten.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Kenneth, James. (2002). Escoffier: The King of Chefs. Hambledon eta Londres: Cambridge University Press.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne