Urrotz

Artikulu hau Agoitzaldeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrotz (argipena)».
Urrotz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko ikuspegia Jasokundeko elizarekin
Urrotz bandera
Bandera

Urrotz armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioaurrea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
Izen ofiziala Urroz-Villa
Alkatea
(2019-2023)
Mikel Iribarren Lakuntza
(Iturzarrea)
Posta kodea31420
INE kodea31243
Herritarraurroztar, urrozhiritar
Geografia
Koordenatuak42°46′41″N 1°27′34″W / 42.77809145°N 1.45942391°W / 42.77809145; -1.45942391
Azalera11,4 km²
Garaiera476-679 metro
Distantzia20,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria404 (2024:  −14)
alt_left 183 (%45,3)(2019) (%48) 194 alt_right
Dentsitatea0,35 bizt/km²
Zahartzea[1]% 27,34
Ugalkortasuna[1]‰ 69,77
Ekonomia
Jarduera[1]% 86,54 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 13,05 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2](2021)
Kaleko erabilera [3]
Datu gehigarriak
Sorrera1454 (independentzia)
Webguneawww.urroz-villa.com

Urrotz[4][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Urrotz-Hiria[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 20,2 kilometrora. Altuera 476 eta 679 metro artekoa da, eta 11,40 km²-ko azalera hartzen du. 2024 urtea 404 biztanle zituen.

Urrotz Erdi Aroko egitura ia erabat mantentzen duen herria da. Muino baten gainean dago, eta Azoka enparantzaren inguruan pilatzen da. Plaza hori Nafarroako bigarren plaza handiena da, Gazteluko enparantzaren ondoren. Etxeak harrizkoak dira, oro har bi solairukoak, eta bi isurkiko teilatua dute. Gainerako eremuen artean, hiri-egitura sendoa osatzen dute, Erdi Aroan hiribildua zelako.

Lizoainibarrena da geografikoki, baina ez administratiboki 1454tik, udalerri independente batean sortu zenetik. Urrotz Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen. Bertako biztanleak urroztarrak edo urrozhiritarrak dira.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne