Urtegi edo uharka labore-lurrak ureztatzeko, biztanleriaren hornidurarako edo beste helburu baterako gizakiak normalean artifizialki prestatutako urbildu handia da[1]. Urtegi bat eraikitzeko, ibaien haranetan presa bat egiten dute edo lurrean hondeatzen dute. Urtegia uraren pilaketa eraginda oztopo batengatik ibaian edo errekan ixten duena partzialki edo guztiz bere ibilgua deritzo.
Ibilguaren oztopoa gertatu ahal da kausa naturalen eraginez. Adibidez, gune txiki batean errekako edo ibaiko hegal bat suntsitu delako; edo izotz plakak metatu direlako; edo kastoreek egindako presen ondorioz. Beste batzuetan, ibilguaren oztopoa gizakiek egindako presak dira.
Gizakiak egindako urtegiek, gizakiek egindako nekazaritza industrialarekin eta gizakiek eragindako ur kutsadurarekin batera, galtzeko arriskuan jarri dituzte ur gezetako animalia espezieen laurdena;[2] eta beste espezie batzuk galtzea eragin dute dagoeneko. Ur gezek —ibaiek, aintzirek eta hezeguneek—, Lurraren azaleraren % 1 baino gutxiago osatu arren, bioaniztasun handia dute: animalia espezieen % 10 baino gehiago biltzen dute.[3]