Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
User Datagram Protocol (UDP) protokoloa Internet sarean erabiltzen diren protokoloen artean beharrezkoetako bat da. UDP-rekin, ordenagailuen aplikazioek mezuak bidali ditzakete, kasu honetan datagramak deituak direnak, beste zerbitzari batzuetara Internet Protokoloa (Internet Protocol, IP) erabiliz, aurretik komunikaziorik behar izan gabe (ez da konexio bidezkoa, IP bezala), hau da, komunikazio erraza eta arina da. Protokoloa David P. Reed-ek diseinatu zuen 1980an eta [1]-an dago zehazki definitua.
UDP-k transmisiorako eredu sinple bat erabiltzen du, protokolo mekanismo minimoak baliatuz. Ez dauka handshaking elkarrizketarik eta, hortaz, azpiko sare protokoloaren edozein akats argitara ateratzen du erabiltzailearen programan. Kasu gehienetan IP protokoloa denez, ez dago entrega, orden edo errepikapenak ekidingo diren ziurtasunik. UDP protokoloak checksum izeneko hash funtzio bat darama datagramaren osotasuna bermatzeko, baita portu zenbakiak ere, jatorri eta helburuko helbideak jasotzeko.
UDP egokia da erroreen zainketa eta zuzenketa beharrezkoa ez denerako edo aplikazioan egiten ez direnerako, horrela sare interfaze mailako goiburukoaren prozesamendua ekidinez. Abiadura azkarra behar duten aplikazioek maiz erabiltzen dute UDP, komenigarriagoa delako paketeak galtzea atzeratutakoei itxarotea baino. [2] Erroreen zuzenketa beharrezkoa bada sare interfaze mailan, aplikazioak Transmission Control Protocol (TCP) edo Stream Control Transmission Protocol (SCTP) erabiliko du ziurrenik, zeinak helburu horretarako diseinatuak dauden hain zuzen ere.
Protokolo honen zenbait ezaugarrik aplikazio jakin batzuetarako egokia izatea eragiten dute: