Uso | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Columbiformes |
Familia | Columbidae Illiger, 1811 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | pigeon meat (en) |
Kumaldiaren tamaina | 2 bird egg (en) |
Edoskitzea | 2 aste |
Errute denbora | 28 aste eta 22 egun |
Uso edo urzo Columbiformes ordenako Columbidae familiako hegazti espeziea da. Guztira, 308 espezie biltzen dira, usoak, usapalak eta antzeko formak agertzen direlarik.
Historian zehar aberetua izan da, haragitarako eta mezulari gisa erabiltzeko. Azken hori usategira itzultzeko duten senaz baliatuz egin izan da. Gaur egun, ordea, erabilera horiek zaharkiturik gelditu dira. Hala ere, animalia herriguneetan bizitzera moldatu da, eta honek arazo ugari sortu ditu: harrizko eraikinetako paretak hondatu, gaixotasunak transmititu eta zikinkeriaren gorakada izan dira, besteak beste, horietako adibide argienak.