Miren Uxue Barkos Berruezo[1] (Iruñea, 1964ko uztailaren 5a) nafar kazetaria eta politikaria da. 2015eko uztailetik 2019ko abuztura Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izandakoa. Aurretik, 2004tik 2015 arte Espainiako Gorteetako diputatua izan zen, eta 2007tik 2015era Iruñeko Udaleko zinegotzia ere bai. Ezkondua eta seme baten ama da.[2]
- ↑ Lehen deitura, ofizialki, Barcos du (ikus Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarki hau), baina euskal abizen horren euskal idazkera arautua Barkos da (ikus Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegia), eta euskal testuetan Barkos idazten du berak; horregatik, hala dago jasota Euskarazko Wikipedian. (Erdarazko testuetan ere Barkos idazten du, nahiz eta horrek ez duen erabakitzen Euskal Wikipedian jasotako idazkera.)
- ↑ «Barkos Berruezo, Uxue», Espainiako Gorteen webgunea.