Uztaila, halaber garagarrila (Bizk.), batzuetan garila (GNaf.), gregoriotar egutegian, urteko zazpigarren hila da eta hogeita hamaika egun ditu.
Iritsi zaigun Kalendrera euskarazko egutegi antzinakoenean (1571koa), Joanes Leizarragak lehenetsi zuen uztailla forma.