Vanilla Sky (euskaraz Bainila Zerua) 2001eko Cameron Crowe estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako thiller psikologiko film bat da. Tom Cruise, Penélope Cruz, Kurt Russell, Jason Lee, Noah Taylor, Timothy Spall, Tilda Swinton eta Cameron Diaz aktoreek antzeztu zuten.
Berez, 1997an Alejandro Amenábar txiletar-espainiarrak zuzendutako Abre los ojos filmaren berregokitzapena da, hortik film hartan antzeztu zuten Penélope Cruz aktoreak ere film honetan antzeztea.
Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Vanilla Sky abestia, Paul McCartney).