Venetak (Galia)

Talde etniko infotaulaVenetak

Motatalde etniko historiko
Hedapen mapa

Venetak (Latina: Veneti [ˈwɛnɛtiː], Galieraz: Uenetoi) Galia Zeltikako herrietako bat izan zen. Bere lurraldeak, gutxi gorabehera, Bro Gwened eta egungo Morbihan departamendua hartzen zituen.

Veneten herria, zeinaren hiriburua K.a. I. mendera arte Locmariaquer-en kokatu baitzen, eta, ondoren, Vannes-en, ezaguna da batez ere Julio Zesarrek haiei buruz idatzi zuenagatik Galietako gerrei buruzko iruzkinak liburuan. Zesarrek kontatzen du venetak Erromatar inperioaren aurka altxa zirela K.a. I. mendean. Erromatarrek venetak garaitu ondoren, Darioritum hiria, eman zien hiriburu berri gisa, mende batzuk geroago Vannes izango zena, hain zuzen.

Italiako veneten herriarekiko homonimia (Veneton) ez da gaur arte argi azaldu. Historialari batzuek hipotesi gisa planteatzen dute lotura bat dagoela bi herri venetoen artean, baita eslaviar batekin ere, Wendes/Bendoak direlakoekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne