Via Latina, erromatar galtzadarik nagusienetako bat izan zen. Erroma eta Capua lotzen zituen. Greziar eta italiarraren arteko funtsezko lotura izan zen garai protohistorikoan. [1]
K.a IV-III mendekoa, 147 mila erromatarreko luzeera zuen (218 km.) eta bukaeran Via Appiarekin lotzen zen.[2] K.a. 211n bide hau erabili zuen Anibalek Erromarantz joateko.[3]
Gune aipagarriak:
Hipogeoa, arkitektura-eredu berritzaileak erakusten ditu.[4]
Fortuna muliebris-en omenezko tenplua, matronae zirenen babeslea, Erromatik kanpo, IV. miliarioan. Tenplu hau egin zuten erromatar emakumeek K.a. 488an bakearen alde egindako ekarpenen errekonozimendurako.[7]
Gaur egun, Via Latinako Parke Arkeologikora Erromako erdigunetik abiatzen den autobus batekin sar daiteke, edo Arco di Travertino metro geltokitik oinez.[1]