Viceko lautada

Viceko lautada Torellóko gaztelutik ikusita, ezkerrean Sant Vicenç de Torelló eta Ges harana, eskuinean Torelló, eta urrutira Montseny.

Viceko lautada, katalanez: Plana de Vic, Kataluniako Osona eskualdean dagoen lautada bat da, Bartzelonako probintzian. Itxura luzexka eta ipar-hegoaldeko norantzan hedatzen da, eta erdian Vic udalerria du.

Ter ibaiak eta bere ibaiadarrek burututako higaduraren bidez sortu zen, ekialdean mendebaldean baina higadura handiagoa izanik, denera lautadak 600 km2-ko azalera du. 30 kilometro luze ditu.

Mendiz erabat inguratua dago, iparraldean Ripollès eta Garrotxa eskualdeak ditu, Les Guilleries mendilerroa ekialdean, Montseny mendigunea hego-ekialdean, Moyanès eta Lluçanès eskualdeak mendebaldean, mendilerro eraztun batez itxia geldituz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne